IKUS-ENTZUN

Azkuna Zentroak “Bideotik” programaren edizio berri bat abiatu du

Bilboko Azkuna Zentroak Bideotik ikus-entzunezko narratiba berrien bilaketa bultzatzen duen programaren edizio berri baterako deialdia ireki du, eta urriaren 25etik abenduaren 22ra bitartean izango da zabalik. Ekimena “espresio-bideoaren inguruko lanak garatzeko ikus-entzunezkoak erabiltzen dituzten artistei eta bideo-sortzaileei” zuzenduta dago.

Izaera esperimentalagoa eta bereziagoa duten sorkuntzak onartuko dira, beti ere, ikus-entzunezko lexikoa beste modu batzuen bidez erregistratu eta aurkezten bada.
Hortaz, aintzat hartuko diren puntuak honakoak dituzue: 2017tik aurrera eginak izandakoak; errealitatearen zinemari buruzko lanak (fikziozkoa ez den dokumentala); ikuspegi estetikotik eta ikus-entzunezko praktika garaikidetik garatutako lanak; feminismotik, dibertsitatetik eta arlo sozialetik hurbil dauden narratiba berriak.
Hautatutako lanak 2020ko otsailean eta martxoan proiektatuko dira Bideotik programaren barruan.

“Bideotik ikus-entzunezko bestelako narratibei begira, lengoaia berrien erabilera sustatzen du, mugimenduan dagoen irudiaren eta arte digitalaren bidez”.

Hemen kontsultatu ahal dituzue bete beharreko guztiak.

Show More

Related Articles

Back to top button