IKUS-ENTZUN

“Animadeba” jaialdiak baditu bere saridunak

Debako Nazioarteko Animazio Jaialdia (Animadeba) irailaren 8tik 11ra egin da, eta filmik ederrenak eta ikusgarrienak pantailaratu ostean sariak banatu ditu. Animadebako epaimahaia osatu duten kideak hauek izan dira: Marie Paccou, animazio zinegilea; Carolina Lopez, Animac Zinemaldiko Zuzendaria; eta Pedro Rivero, zinegilea eta Animakom zinemaldiko zuzendaria.

Aurtengo deialdian, 88 herrialdetako 1.500 lan aurkeztu dira, eta horiek guztiak aztertu ostean 20 film labur aukeratu dira ekimenaren bi atal nagusietan lehiatzeko: Sail Nagusia eta Zuzendari Berriak UPV/EHU Saila.

Aurtengo edizioko ohorezko gonbidatua Marie Pacou zinegilea izan da. Marie Pacou ibilbide luzeko animazio zinegilea da. Izan ere, 1998an bere lehen laburmetraiak Un Jour Film Onenaren Europa Saria jaso zuen.

Film Onenaren Saria Paul Mas zuzendariaren Precious film laburrarentzat izan da. Lan horrek ere Publikoaren Saria jaso zuen. Eta Gidoi Onenaren Saria Mathilde Parquet zuzendariaren Trona Pinnacles film laburrarentzat izan da.
Zuzendari Berriak sailean Margrethe Danielsen zuzendariaren Pearl Diver filma saritu zen.

Beste aldetik, Work In Progress Saria Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons sortzaileen Azkena proiektuari eman zitzaion.

Animadeba jaialdiaren gaineko jakingarri guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button