ESZENA

"Sorkuntzarako Akzidenteak" La Fundicion aretoan

Txotx Ekainean ekimenaren barruan Sorkuntzarako Akzidenteak, sorkuntza eszenikorako proba-banku bat da. Akzidente artistikoen laborategi bat, non jarraitu beharreko ildoak parte-hartzaileen eta dakartzaten materialen araberakoak izango diren.
Sorkuntzarako Akzidenteak jardunbideak tokiko talde baten eskura eta laguntzeko prest jartzen du kanpoko figura bat, euren ibilbideetatik landakoa, estatuko sortzaileen artean gailen diharduena, beren pentsamenduetan sarri erabili arren, sekula ingurura ekarri ezin izan zuten norbait, prozesuaren katalizatzaile eta kanpoko begi izanez jardungo duena. Aukera kuasi akzidentala.

Asteburu honetako saioaren gakoa hemen duzue: "Argazki bat ikusten ari zara eta, buelta ematean, zelohondarra besterik ez duzu aurkitzen. When I'm watchin' my TV and a man comes on to tell me how white my shirts can be. Hey hey hey, that's what I say. Nire etxea ez dago inongo katalogotan, eta nire familia ez
litzateke prenatal-en irtengo."

Jorge Lastra Psikologian eta Arte Eszenikoetan lizentziatua da. Dantzako prestakuntza Ted Stoffer, Chrysa Parkinson, Win Vandekeybus, Steve Paxton, Jordi Cortes, Mal pelo CIa., Katie Duck, Germán & Jorge Jauregui, Dennis O´connor, Claire O´neill
artistekin Bilbo, Berlin eta Bruselan hartu du.
Izaskun Santamaría Madrileko Arte Dramatiko eta Dantzako Errege Goi Eskolako titulu ofiziala eskuratu zuen. Dantzari eta antzezle lana egin du Damian Muñoz, Matxalen Bilbao, Steak Tartar eta Blanca Arrietaren konpainietan, besteak beste.
Maria Ibarretxe del Val-ek performance eta koreografi a ikasketak eginak ditu Bartzelonan, Berlinen eta Sevillan. Asier Zabaleta, Eva Vidal, Martina Von Hold eta Shizuka Hariurekin egin du lan antzezle.
Sonia Gomez-ek dantza eta koreografia ikasi zuen Bartzelonako Institut del Teatre-n eta P.A.R.T.S.-en, Bruselan.

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button