BERTSOTAN

San Juan jaietako saioak

Asteburua pasatu bada ere, saioak dituzue hainbat tokitan San Juan jaiak direla eta. Andoainen bertso jaialdia izango da gaur, jaietan daudelako. Hor Odei Barroso, Sebastian Lizaso, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Andoni Egaña arituko dira kantuan.

Seguran, Aian eta Markina-Xemeinen ere bertso ekitaldiak izango dira sanjaunetan. Seguran Egaña eta Lizaso izango dira eta Aian, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu, eguerdi eta bazkalondoan. Markina-Xemeinera Joseba Artza eta Mañukorta arituko dira bazkalostean.

Beste aldetik ere, gaur Hernanin inprobisazio jaialdi berezia egongo da bertsolari, payadore eta trobadoreak bilduta. Yerai Rodriguez, Jose Curbelo, Marta Suint, Ner Suarez eta Maialen Lujanbio arituko dira ekitaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button