KULTURARTEKOTASUNA

“Rasmia” proiektua, migrazioaren errealitateaz

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Rasmia, Nafarroako ikastetxe publikoetan adingabeko migratzaileei harrera positiboa egiteko jarrerak sustatzea helburu duen proiektua aurkeztu du Proiektuak ikasleak gai horren inguruan sentsibilizatzeko helburua du eta Lehen Hezkuntzako 5. Mailatik gorako ikasleei zuzendutako unitate didaktikoak banatuko dira.

Rasmia 8 minutuko bideo dokumental batetik abiatzen da, bere zuzendaria David Serón gazte nafarra izan da; bertan, bi adin txikiko babesgabeek, Lahcen Ben Abdessallam eta Ignacio Gomes, Foru Komunitateko egunerokotasunean bizi dituzten xehetasunak kontatzen dituzte, euren jatorriaren eta bizi izan dituzten migrazio eta harrera esperientzien gainean. Bideo honekin batera ikasgeletan edukia lantzeko unitate didaktiko bat eransten da.

Ekimen honek heziketa jarduera eta sozio-komunitarioa bateratzen ditu adin txikiko migratzaileen errealitatea ezagutzera emateko eta haiek ikasgeletan sartzea lortzeko helburuarekin. Proiektuak Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Elkarbizitza Zerbitzuaren eta adin txikiko hauek babesteko lanean jarduten diren SEI eta Transpirenaica Social Solidaria Elkarteak bezalako entitateen parte hartzearekin kontatzen du. Elkarte hauek Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiken Departamentuak finantzatu duen material dibulgatzailea eskura jarri dute.

“Nafarroako ikastetxe publikoen sareko elkarbizitza batzorde guztiek material didaktikoak jasoko dituzte proiektua garatzeko aukerarekin, lehen hezkuntzako bosgarren mailatik arrerako eta bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikasgeletan garatzeko lan-proposamenekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button