ESZENA

Antzerkizale Elkarteak webgune berria sareratu du

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) webgune berria paratu du sarean: www.antzerkizale.com. Orain dela urtebete eratu zen elkartea, euskarazko antzerkigintza sustatzeko asmoz.

Honela aurkezten da EHAZE bere webgunean: “Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen helburu nagusia Euskarazko Antzerkigintzaren eskakizunei erantzutearekin batera, euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea da”.

Horretaz gain, elkarteak webgune berrian parte hartzera deitu du, iritziak, albisteak edo hausnarketak argitaratuz. “Orain, denon esku dago honen erabilera. Denon artean elikatu behar dugu euskal antzerkian erreferentea izatea nahi dugun web orri hau. Beraz,  eta zale guztiena izango den txoko honetan zuk ere parte hartzea nahi dugulako, lagun iezaguzu web-a eguneratua edukitzen, eta bidal iezazkiguzu zure agenda kontuak, albisteak, testu zein irudiak eta guk bertan zintzilikatuko ditugu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button