Nontzeberri

Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia, Donostian

Zine eta Kultura Askeko Zinemaldia! cineCCdonostia, bederatzigarren urtez ospatzen ari da bertako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hitzorduak maiatzaren 17, 19, 20 eta 24ean izango dira.

Joan den astelehenean, zine modalitate berri bat estreinatu dute: Bideo Etxetiarra, bi bidaia bideoekin, eta gainera Laburmetrai Saila ere izango da.
Ohiko Sail Ofizialaz gain, sail berri bat abiarazi dute Gken Saila, eta programazioaren ekitaldi nagusiena izango da 24 ikus-entzunezko lanekin. Hauek GKEetako arduradunak edo egileak aurkeztuko dituzte bertan edo bideoen bitartez.

Zinemaldiaren jarduera guztiak doan izango dira. Aurten COVID 19aren inguruan ipinitako babes eta higiene neurriak direla eta aldez aurreko izen ematea derrigorrezkoa da.

Egunero makina bat film pantailaratuko dituzte, eta jakiteko zein eta non, hobe duzue programazioari begirada bat botatzea.

Exit mobile version