IKUS-ENTZUN

Zine lehiaketak Irunen eta Arrigorriagan

XV. Zinema eta Bideo Gazte Lehiaketa egingo da abenduaren 26tik 29ra bitartean. Euskal Herria, Espainia, Katalunia, AEB, Kanada edota Argentinatik iritsitako 39 film labur proiektatuko dituzte. Emakume zuzendarien parte-hartzea asko handitu da aurtengo edizioan, %25 ingurukoa baita, eta iaz %10ekoa izan zen. Sekzio ofiziala irabazten duen zineko filmak 2.000 euro jasoko ditu eta bideokoak 1.200.

Arrigorriagako IX. Umore Jaialdiari dagokionez, larunbatera bitartean iraungo du eta Carlos Juarez zinemagilea omenduko dute. Aurten 30 film labur inguru lehiatuko dira atal ofizialean, baina orotara 100 bat lan ikusi ahal izango dira.

Atal Ofizialean sei lan sarituko dituzte. Irabazleak 1.200 euro jasoko ditu, eta gainontzeko bostek 600 bakoitzak. Umore Jaialdian, gainera, Arrigorriagako zinemagileek eginiko lanak ikusteko aukera izango da, eta Diego Perezek zuzendu duen Ventura izenburuko film laburra estreinatuko dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button