ESZENA

Mundu grisetik haratago

Igandean, otsailaren 26an, Borobil Teatrok Gu izeneko obra eskainiko du Leioan.

Natura eta mundua oso gauza biziak eta ederrak dira, eta gizakiak zaintzen ditu, harik eta egun batean tximiniak egiten hasi den arte. Gero, tximinia-gizonek mundua aldatu eta kolorea kenduko diote, eta hala, mundu gris bat sortu dute.

Naturan zeuden kolore guztiak desagertu dira eta biztanleek ezin dute, honezkero, loreen usainaz edo ilunabarraz gozatu. Txorien kantaz ere ezin dute gozatu, eta are gutxiago, itsasoa arrainez gainezka ikusi.
Tximinia-gizonek mundu guztia konbentzitu dute hobeto biziko direla eurek eraikitakoarekin. Baina jendeak bere oroitzapenak dauzka oraindik. Zelai berdeak, zeru urdina eta arrainez beteriko itsasoa gogoratzen dituzte. Egin behar duten bakarra da galtzeko zorian dagoena salbatzen saiatzea, Lurra salbatzea, alegia.

Borobil Teatroaren obra honetan gure planeta zaintzeko aldarrikapena zabaltzen da. Gozatu ahal izango duzue euren antzerkiarekin, ederto batean!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button