ARTEA

Praktika garaikidearen azken joerak

BilbaoArtek Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak izeneko erakusketa kolektiboa jarri du abian irailera bitartean, Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas, Victor Ortuño, José M. Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña artisten pieza hautatuekin.

Berez, 2023/24an BilbaoArten bekaz eta estudio-lagapenaz egonaldia (prestakuntza jaso dute kanpoko profesionalen eskutik, egonaldian zehar garatutako ikastaro eta mintegiei esker) egin duten toki askotako (Euskal Herria, Murtzia, Kordoba, Peru,..) hamabi artisten obra dira ikusgai daudenak, guztira, hogei artelan baino gehiago.
Lan horien bitartez, “praktika garaikidearen azken joera, modu eta lan-prozesuen lagin adierazgarri bat ikus daiteke”.

“Gorputzak arkitekturarekin duen lotura, hiri- eta natura-inguruneak, materialen gorpuztasuna eta plastikotasuna, arteari aplikatutako teknologia berrien bidezko ikerketa, teknikaren esplorazioa eta materiaren hedakuntza, edo problematika sozialak, hala nola klima-aldaketa edo millenialen krisia” dira artistek proiektu honetan jorratzen dituzten gaietako batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button