ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Eskaera handia egon da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartzeko. Munduko 28 herrialdetako 14 txotxongilo antzerki taldek eskatu dute azaroaren 18tik 27ra bitartean izango den  Bilboko Nazioarteko XXX. Txotxongilo Jaialdian parte hartzeko. Bilbon jasotako eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datoz, baina Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek  ere helarazi dute parte hartzeko gogoa.

Europari dagokionez, herrialde hauetako txotxongilo antzerki taldeek eman dute izan, zehatz-mehatz: Errusia, Alemania, Hungaria, Frantzia, Italia, Eslovakia, Grezia, Polonia eta Espainiakoek.
Amerikako ondoko herrialdetako taldeek nahi lukete jardun Bilboko jaialdian: Kanada, Argentina, Mexiko, Kuba, Kolonbia, Venezuela, Uruguay, Ekuador, Honduras, Txile, Guatemala eta Estatu Batuetakoek.
Afrikatik ere heldu dira proposamenak, Morokotik, hain zuzen ere.Hauez gainera,  Euskal Herriko taldeak ere egongo dira mundu osotik etorritakoekin batera.

Jaialdia iragartzeko kartela, ezagutzera eman da dagoeneko. David Caro katalanaren lana da eta hiru pertsonaiaren irudiak jasotzen ditu: Pinotxo, Politxinela eta Txirlora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button