IKUS-ENTZUN

Pedagogia erradikalak Artiumen

Gasteizeko Artium Museoak Azpitramak: Pedagogia erradikalak, politikak eta genero narratibak izeneko zine zikloa atondu du. Montse Romani eta Virginia Villaplana komisarioak prestatu dute ekimena.

Bere helburua ikus-entzunezko lanak eskaintzea da, irudien sormenari heltzeko hezkuntza prozesuetako tresna politiko gisa, baita genero kontakizunak politizazioa eta subjektibotasunen eraikuntza azpimarratzeko ere.

Hala, ikus-entzunezko esperientzien bitartez ezagutzaren eta boterearen arteko harremanak zalantzan jartzen dira, horrela, ikuskizun-kulturaren normalizazioaren inguruan, eta kultura horrek jokabidea modelatzeko eta balio sozialak ezartzeko dituen moduen inguruan kontzientzia eta jarrera kritikoa sortzeko.

Hil honetan lau lan ikusi ahal izango dira: apirilaren 9an, Rana (Petra Bauer, Suedia, 2007); 10ean, Passing the rainbow (Sandra Schäfer eta Elfe Branderburger, Alemania, 2007); 16an, Scuola senza fine (Adriana Monti, Italia, 1983) eta Journal Nº1 – An Artist´s impression (Hito Steryerl, Alemania, 2007); eta, azkenik, 17an, En rachâchant (Danièle huillet eta Jean Marie Straub, Frantzia, 1982), Brecht die macht der manipulateure (Helke Sande, Alemania, 1968), eta Stadt Chronik (Marisa Maza. España. 2003).

Azpitramak zikloaren egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button