LITERATURA

Mundu ikuskera baten akabera

Miren Amurizak Igartza saria eskuratu zuen 2017an. Handik honako denbora Basa (Elkar) izeneko lana izkiriatzen eman du. Egun hauetan, lan berriak argia ikusi du.

Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka.

“Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz”.

“Zein da Sabinaren tragedia? Alde  batetik  ez  du  onartzen  bere  bulnerabilitatea,  ez du onartzen zahartzaroa, ez zahartzeagatik beragatik, baizik eta horrek ekarri dion autoritate galeragatik. Ikusten du, adibidez, seme-alabek erabakiak bere bizkar zelan hartzen dituzten eta horrek bere onetik ateratzen du. Ez dago amore emateko. Eta bestetik bakardadea, ez ulertua. Momentu batean aipatzen da zelan inoiz ez duen lagunik eduki, adibidez: berak ez du bere burua inguruko andre edadetuen artekotzat jotzen, ez zaizkio beraien kontuak interesatzen. Baina, era berean, gizonezkoek ere ez dute bera euren parekotzat kontsideratzen”.

Lanaren gaineko informazio gehigarria, elkarrizketa interesgarri honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button