ARTEA

Alvaro Ledesmaren erakusketa ikusgai Donostian

Alvaro Ledesmak (1975, Donostia) eskultura, pintura, argazkia, bideoa, instalazioa eta musika biltzen dituen Humano Materea. Zer ziurtasun dago gizaki izatean? izenburuko erakusketa inauguratuko du bihar, apirilak 18, Donostian dagoen Kutxa Boulevard Aretoan. Erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 19a bitarte.

Erakusketak artistaren eremua du ardatz. “Zeinean ez den osoki zehazten sentimenduaren pisua arrazoiaren aurrean, eta ezta ere erreala denaren neurri zehatza existentziari dagokionean”.

Joaquin Garrido erakusketaren komisarioak ondokoa esan du erakusketaren harira, “gauza ilaunen indarra, ezinezkoa denaren gorpuztea, harritu ahal izatearen atsegina, ikusten dena ez sinesteak ematen duen gozamena…”.

Alvaro Ledesma (1975, Donostia) diziplina artistiko ugari jorratu dituen sortzailea da, baina batez ere eskulturaren arloan gauzatu du bere jarduna hainbat material erabiliz: burdina, soka, buztina, imanak, ikatza…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button