IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” jaialdiaren lanak Artziniegan ikusgai

Zinegoak jaialdia amaitu ostean, ZGHedapena herriz herri zikloarekin hasten da. Ziklo horrek Euskal Herriko txoko askotxo bisitatzen ditu; aurten 40 udalerri baino gehiago izango dira eta 50 proiekzio baino gehiago antolatu dira.

Egunotan, (ekainak 25) zikoak Artzeniega bisitatuko du. Bertan honako lanak pantailaratuko dituzte: Red Bay (José Antonio Cortes, Euskal Herria). “Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin”; Mall (Jerry Hoffmann, Alemania). “Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak ez du asmatuko nola jokatu”; Hemen. Gaur. Berriz (Aitor Gametxo, Euskal Herria) “Bitor eta Mikelek Bilboko Aste Nagusian ezagutu dute elkar. Lehenengo begirada berezia izango da bientzat, baina desberdin gogoratuko dute”. La Amante (Pati Cruz, Puerto Rico) “Bere senarraren hiletan, Tetek (70) Angelaren (65) ezusteko bisita jasoko du, eta iraganeko sentimenduak piztuko zaizkio”. Leo y Álex En Pleno Siglo XXI (Eva Libertad, Nuria Muñoz, Espainia) “Alex bere ohean esnatuko da gauean parranda egin ondoren, ondoan Leo duela, bere pisukidea. Leo ez da gogoratzen nola amaitu duen han. Goiz horretatik aurrera, ezer ez da gauza bera izango bi nesken artean”.
Eta azkenik, Karaoke (Axel Rezinovsky, Argentina) “Bere bidaiaren bezperako gauean, Martinek agur-jai bat ospatuko du, eta han egongo da Nacho ere, bere lagun minaren neba. Zenbait trago hartu eta karaokean abesti erromantikoak kantatu ondoren, lehen aldiz konturatuko da maiteminduta dagoela”.

Emanaldi-zerrenda osoa www.zinegoak.com webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button