ESZENA

“Mons” alegiazko mundua

Errenteria hiria Kulturgunean, Nats Nuts Dansa konpainiaren Mons ikuskizuna ikusi ahalko da, maiatzaren 23an, arratsaldeko 18:00etan.

“Bada munduan leku bat, non bertan ondo baino hobeto aurkitzen naizen. Leku hori aldi baterako babes bihurtzen da, eta bertara joan ohi naiz isiltasun tarte bat arnastu behar izaten dudanean, eta zoko mental izugarri bat da nire bihotza eta burua antolatu ahal izateko. Zenbat zoko, hainbat buru daude munduan eta ate ugari sartzeko. Horrela, haurrek mundu horretara zuzeneko sarbidea dute, adinekoei zerbait gehiago kostatzen zaie sarrerarekin topatzea. Baina, oina jartzen dugun une berean, guztia eraldatzen da…. denbora eta neurriak aldatzen dira, eta dena aukeraz betetzen da, arazoak konpontzen ditugu eta une batez, behintzat, barre egiten hasten gara”.

Jimmy Liao idazlearen eta ilustratzailearen lanean oinarria hartuta, ikuskizuna ikusle mota guztiei zuzenduta dago, eta ondo gaudenean joan ohi garen norberaren barneko munduetara hurbiltzen gaitu, alegiazko mundu horietara, alegia. Izan ere, bertan segurtasuna topatzen dugu, lasai arnasten dugu eta bidean poliki ibiltzen gara. Kolore anitzeko mundua da, forma magikoko eta ez-ohikoak ditu, eta bertan guztia izan liteke.





Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button