ARTEA

San Telmo Museoak “Suturak” erakusketa abiatu du

San Telmo Museoak produzitu duen Suturak/Cerca A Lo Próximo erakusketan euskal arte garaikidea da protagonista, izan ere, Artium Euskal Arte Garaikideko Zentro-Museoarekin batera sortu baita. Erakusketa datorren urteko urtarrilaren 25era arte bisitatu ahal izango da.

San Telmo Museoko aldi baterako erakusketen aretoetan, klaustroan eta patioan, 82 euskal artista eta kolektiboren 120 lan inguru biltzen dira; hainbat belaunalditakoak dira artistak, gehienak nazioartean arte-ibilbide nabarmena egindakoak eta aitortza jasotakoak.

Proiektua hamabi kapitulutan antolatu da: testuinguru bat eraikitzea (lehenagokoa pentsatzea); barre zuhur-argia; tren batek beste bat estal dezake; eraiki, zerbaitek iraungo du-eta; lur hau lurra da;  galdekatutako mugak. kodeen gurutzaketa; txoko feminista; susmoak, lekukoak eta lekukotzak; politikak ospea galdu; oreka-ariketak (irteera-metaforak); kanpo arazoak; eta moribundia.

Bertan topatuko ditugun izen batzuk aipatzearren: Dennis Adams, Dora Salazar, Ibon Aranberri, Gema Intxausti, Juan Carlos Meana, José Ramón Morquillas, Itziar Okariz, Francisco Ruiz de Infante, Alain Urrutia, Elena Aitzkoa, José Ramón Ais, Txaro Arrazola, Usue Arrieta, Vicente Vázquez, Clemente Bernard, Mikel Eskauriaza, Cristina Iglesias, Carlos Irijalba, Amaia Molinet, Ixone Sadaba, Pepo Salazar,…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button