MUSIKA

The Hot Wok-ek bigarren diskoa argitaratu du

Gasteizko The Hot Wok laukoteak Main Dish izenburuko bigarren lana argitaratu berri du. Taldeak berak iragarri duenez, diskoa Electro Funky Jazz Brass estiloan bustita dator.

Gonzalo Fernandez de Larrinoa (tronboia), Raul Romo (saxoa eta flauta), Periko Raez (bateria eta perkusioak) eta Jonko Sanchez Rexach (halikoia eta bonbardinoa) musikariek osatzen dute The Hot Wok talde instrumentala. Coco G. Diezek, halaber, bibrafonoa jo du.

Gasteiztarrek jazz eta funk doinuak jorratzen dituzte, baina bestelako estiloak ere bereganatzen dituzte, tartean, latin jazza, diskoa, edo calypsoa.

Horrela, askotariko lan dantzagarria osatu dute. Esate baterako, Salsa Barbara doinuak latin kutsua erakusten du, La Sopa Boba, berriz, funk estiloko tenpo ertaina da, eta Flutemute flautak gidaturiko jazz pieza iradokitzailea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button