LITERATURA

Miguel de Unamuno, Blas de Otero eta Gabriel Aresti lehiaketetako sariak, Bilbon

Bilboko Udalak antolatzen dituen Blas de Otero poesia lehiaketaren XIII. edizioak, Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketaren XXI. edizioak eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXVII. edizioak badituzte saridunak.

Blas de Otero poesia lehiaketaren XIII. edizioko euskarazko atalean, sari nagusia Jokin Erkoreka Abiorentzat izan da, Banda lanarengatik. Lan hori “irratsaio baten moduan landua da, eta erritmoa bilatu du, poema luzeak eta laburrak aldizkatuz, eta gaia poema laburretan aditzera emanez, baina gero tarte luzeetan garatuz. Hiria eta natura bildu ditu poema-bilduma batean, milaka zertzelada xerkatuz naturan. Sarri askotan, poetak tonu apokaliptikoa erabili du, eta beste batzuetan barneko babesa bilatu du, begiradaren indarra maila sinbolikora jasoaz eta gizartearen okerbideak argituz”. Gaztelaniazko ataleko irabazlea Sergio Garcia Zamora izan da, Los maniquíes enfermos lanarekin.

Miguel de Unamuno saiakera lehiaketako XXI. edizioko saritua Irati Jimenez Uriarte izan da euskarazko atalean, Erabakiak eta esanahiak hautuak eta sinboloak. Idazketa kontzientea eta inkontzientea Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan saiakerarengatik. Saiakera lan honek jakin-minez aztertzen ditu Harkaitz Canoren Neguko zirkua laneko ipuinak, eta “liburuaren esanahiaz jabetzeko aukera ematen du, ateratzen dituen ondorioen bidez. Hau da, nola doan ohartuaz euskal idazlea bere betebeharraz, nola gauzatzen den eta bideratzen duen egiteko hori, inguruabar guztiak hartuz kontuan. Liburuak xehe-xehe analizatzen du nola idazle bat jabetzen den bere lanbideaz”. Francesc Torralba gaztelaniazko atalean izan da saitua El hermano del hijo pródigo: Del resentimiento a la reconciliación saiakerarengatik.

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariei dagokienez, Mikel Ayllon Corral saritua izan da euskarazko modalitatean Emakume-bala kontakizunarengatik. Era berean, bi accesit banatu ditu epaimahaiak euskarazko atalean, Lourdes Unzueta Zamalloarentzat bat, Neskatoa ogi bila doanekoa lanarengatik, eta Itziar Ugarte Irizarrentzat bestea, Beraneantea ipuinarengatik. Nora Canal izan da irabazlea gaztelaniazko atalean, La tumba de Adam Smith lanarengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button