IKUS-ENTZUN

Migrazioa eta mugak

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Zinema eta Migrazioa zikloaren barruan bi emanaldi interesgarri hartuko ditu egunotan: bihar, abenduak 1, En Transito filma, eta etzi abenduaren 2an, Norte Salvaje. Biak 19:30ean hasiko dira.
En Transitok Europara bakarrik bidaiatzen duten milaka ama latino-amerikarren errealitateak aztertzen ditu, egonkortasun ekonomikoa eta harreman transnazional horren ondorioak beren seme-alabekin ezartzen duten distantziara aurkitzeko. “Emakume etorkin horien eta haien seme-alaben arteko elkarrizketaren bidez, hemen migrazioa nola bizi den, eta aldiz, han geratzen direnen baldintzak zein diren erakusten du. Istorio zirraragarriak, lazgarriak, baina etorkizunari begira itxaropen handia dutenak”.

Norte Salvaje filmak mugak hartzen ditu ardatz. Mugak bertikalak dira, likidoak, mugikorrak, iragankorrak, betikoak. Mugek igarobideak bultzatzen dituzte, arriskutsuagoak egiten dituzte eta miseria negozio bihurtzen dute. Mugak arbitrarioak dira. Mugak interes politiko eta ekonomikoen araberakoak dira, eta beldurraren bidez eraikita daude. Zer da basatiagoa? Muga zeharkatzen saiatzen den persona edo muga bera? Ez al da basatiagoa kontzertina, metala eta migrazio burokrazia? Filma Mexikon eta Euskal Herrian barrena egiten den bidaia da, “non ipar eta hego globalaren arteko muga bertikalean zeharreko igarobideen noranzkoa barne mugimendu, harresi natural eta gizakien bidez irudikatzen den”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button