Ostiralean, iazko Bilbao Mendi Film Festivalean nabarmendutako lau film proiektatuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean eta Urnietako Sarobe Antzokian.
Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen ditu Mendi Tour ekimenak.
Bada, Mendi Tourrak bira elegantea programatu du hainbat txokotan. Udazkeneko zirkuitua Amorebieta-Etxanon hasi zen eta asteburu honetan segida izango du Urnietan eta Sopelan. Geroago Burgos, Madril, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basauri bisitatuko ditu, eta horren ostean iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.
Filmak honakoak dira: E.B.C. 5.300m (Film Labur Onena BMFF 2016), Everesteko oinarriko kanpalekua urtero bi hilabetean muntatu eta desmuntatzen da. Gidariak, sukaldariak, gonbidatuak, eta abar, batuz, 1.000 bat lagun bildu daitezke bertan; Annapurna III Unclimbed (2016, Austria), David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean eskalatzen, Annapurna III-an hego-ekialdeko pilarea; Boys In The Bugs (2016, AEB), bi eskalatzaile indartsu hamarkada batez ari dira munduko arrakala zailenak eskalatzen; eta Freedom Underload (Sari Nagusia BMFF 2016), bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.
Sopelako Kurtzio Kultur Etxeko saioa 19:30ean hasiko da, eta Urnietakoa Sarobe Arte Eszeniko Gunean izango da, 19:00etan.