BESTELAKOAK

Mugaldekoak taldearen bigarren disko kontrabandista

Mugaldekoak honako hauek osatzen dute: Edu Zelaieta, testuak eta irakurketak; Beñardo Goietxe, ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa; Raul Garcia Etxeberria, gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa, eta Mattin Sorzabalbere, kontrabaxua, soinu txikia, xirula eta txalaparta.

Gaur goizean, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegiko sotoan izan dira laurak Begiak Lekuko bigarren lana aurkezten. Proiektuak Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu, Mugaldekoak, Susa argitaletxeak 2004an argitaratua, eta literatura, pop-rock, folk eta country kutsuko doinuak uztartzen dira.

Gaztelupeko Hotsak diskoaren argitaratzaileak jakinarazi dutenez, “inoiz baino gehiago, poema eta musika kontrabandistak ditugu disko eder honetan”. Hala, bigarren grabazio honek mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat biltzen du.

Aurreko etaparen aldean, honako hau lan musikalagoa da, eta instrumentu eta estilo gehiago jasotzen dira. Ezaugarririk garrantzitsuena baina, kantuen jatorriari dagokio. Izan ere, nafarrek bildu dituzten kantu guztiak beste artista batzuen moldaketak dira, hala nola, Let Me Die in My Footsprints (Bob Dylan), Bird on a Wire (Leonard Cohen), Marseillatik datozen jai giroko kantuak (Moussu T e lei Jovents-en Lanaren kantua)edo Mexikoko rantxerak (Cuarteto Bernalen Mi único camino).

Honatx disko berriarekin batera sareratu duten klipa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button