MUSIKA

The Dictators NYC! punk-rock taldearen bisita berri bat

New York hirian eratu zen The Dictators 1970eko hamarkadaren hasieran, eta Ramones, Talking Heads, Television edo blondie izan zituzten bidelagun. Bada, taldeak harrezkeroztik, jotzen jarraitu du, batzuetan tarte luzez, beste batzuetan, berriz, tarteka, eta azken bi hamarkadetan sarritan izan da gurean.

Bada, ostegunean, talde mitiko horren zenbait kidek abiatutako The Dictators NYC! egitasmo paraleloa Donostiako Dabadaba aretoan izango dira, eta hil honen 22an, halaber, Gasteizko Helldorado aretoan.  

The Dictators NYC! horretan jatorrizko hiru kide daude: Ross The Boss (gitarra), JP Thunderbolt Patterson (bateria) eta Dick Manitoba (abeslaria). Hortaz, Scott Kemper Top Ten eta Andy Shernoff falta dira; azken hori kantuen sortzaile nagusia.

Disko gutxi argitaratu zituzten jatorrizko diktadoreek, baina lehenengo hiru lanak ezinbestekoak dira New York hirian 1970eko hamarkadan loratutako proto-punk eszena ulertzeko: The Dictators Go Girl Crazy! (1975), Manifest Destiny (1977) eta Bloodbrothers (1978).

Informazio gehiago: thedictatorsnyc.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button