ARTEA

Ankulegi Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa

Ankulegik Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa atondu du eta bertan jorratuko den gaia honakoa izango da: Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak, alegia, familia ereduen aniztasuna, eta horietan eragiten duten erreprodukzio teknika berriak, legislazioaren aldaketak, emigrazio mugimenduak eta nazioarteko adopzioak.

Edozein argazkilarik parte hartu dezake lehiaketan, bakarrik edo taldeka. Partaide orok gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak, originalak, argitaratu gabekoak eta beste lehiaketa batean saririk jaso ez dutenak izan beharko dira.

Argazkiek formatu digitala izan beharko dute. Argazkigintza teknika librea izango da. Argazkiek ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte:
Argazki digitalak JPG formatuan izan beharko dira, gutxienez 1024x 1024 pixel eta 300 p.p.p. (300 dpi) bereizmenarekin. Artxiboak gehienez 3Mb izango ditu. Argazkiok posta elektroniko bidez bidali beharko dira otsailaren 15a baino lehen.

Sariei dagokienez, publikoaren saria izango da (150€, diploma eta antropologiako liburu sorta bat), eta Ankulegi saria: Diploma eta saritutako argazkiaren publikazioa, Ankulegi aldizkariaren portadan, idatzizkoan zein digitalean.

Lehiaketaren xehetasun guztiak Ankulegiren blogean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button