ARTEA

"Malaria Kinshasan" erakusketa ikusgai Zornotzako Zelaieta Zentroan

Malaria. Kinshasara bidaia izenburupean, malariak biztanlerian eragiten dituen ondore sozialetara eta ekonomikoetara hurbilaraziko gaitu. Urte osoan Euskal Herriko hainbat tokitan ikusgai izango den erakusketa honen bidez, pandemiak Sahararen hegoaldean dauden herrietan eragiten dituen ondorioez sentsibilizatzea da Medicusmundi Bizkaiak bilatzen duena.

Gaitz endemikoa da malaria, 109 herriri eragiten diena eta munduko biztanleriaren erdia mehatxupean daukana. Afrika eta Europa artean sustatutako stop malaria now! sentsibilizazio kanpainaren partaide da Medicusmundi Bizkaia, txirotasunaren zio eta ondorio baita aldi berean gaitz hau.
Giza garapen urriaren faktore eragile nagusietako bat da malaria eta 250 milioi laguni eragiten dio urtean munduan. Sahararen hegoaldeko Afrikan batik bat, erikortasun-eragile garrantzitsua da, umeek eta emakume haurdunek pairatu ohi duten anemia kroniko gisa.

Zelaieta Zentroko erausketako irudien bidez hurbilduko gara errealitate horretara.

VK Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button