LITERATURA

Muturreko egoeretako literatura

Apirilean, Artearen Ezaupidearen XIII. edizioa burutuko da Durangoko Museoan, eta aurtengo hitzaldi-zikloaren barruan, Muturreko Egoeretako Literatura gaia aztertuko dute hainbat adituk.

Ostegunean, apirilaren 7an, 19:00etan, Katixa Agirre idazleak emango du lehen hitzaldia: Zergatik idatzi zuen Anne Frank-ek eguneroko bat?

EHU-UPVko Filosofia irakaslea eta arte kritikaria den Aitor Aurrekoetxeak eman du jardunaldion azalpena: “Normalean musika eta literatura artetik kanpo uzten ditugu kultura bezalako epigrafe orokorrago baten sartzeko, ematen baitu honek bere baitan dena onartzen duela. Artearen ezaupidea zikloaren antolakuntzatik kontsideratu dugu, literaturak, musikak eta poesiak bezala, gure dibulgazio eskaintzaren barruan toki garrantzitsuago bat eduki behar duela. Horrela, gure hamahirugarren edizioan letrei lekua uztea erabaki dugu, zehazki, egoera zailetan edota zuzenean giza gaitasunaren mugetan idatzitako obrari. Guzti honi buruz hitz egiteko aurten Durangoko Arte eta Historia Museoan Katixa Agirre eta Javier Mina idazleak gonbidatu ditugu, Ana Frank-en egunkaria eta autore batzuek jasaten duten madarikazioaz jarduteko hurrenez hurren. Azkenik, orain urte batzuk, Imre Kertész, exterminio-esparru nazien lekuko eta kronista bazterrezina den literatura nobela elkarrizketatzea lortu zuen Jaime Azpiunza EHU-UPVko Filosofia irakaslea entzuteko aukera izango dugu”.

Hortaz, apirilaren 14an, Javier Mina idazlea Literatura y malditismo gaiaz mintzatuko da, eta azkenik, apirilaren 21ean, Jaime Azpiunza filosofia irakasleak Imre Kertész o la lengua exiliada hitzaldia egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button