
Lluís Puiggròs (Sant Joan de Vilatorrada, Bartzelona, 1970) pintoreak New Yorketik Iruñera izenburuko pintura-erakusketa paratu du Nafarroako hiriburuko Conde Rodezno arte galerian.
Artista katalanaren obra errealismo urbanotzat jo da, margolanetan hiriak pintatzen baititu: hirien forma geometrikoak, lerro arkitektonikoak…
1993az geroztik, hainbat erakusketa egin ditu, bai kolektiboak, bai indibidualak.Erakusketa horiek munduko hainbat ziutatetan ikusi ahal izan dira: New York, Chicago, Aachen (Alemania) edo Paris. Bere ibilbide piktorikoan 400 sari baino gehiago jaso ditu.