
Hauek dira sail ezberdinetako aurtengo irabazleak. MU Ikasleen sailean, Ilunabarrean esanek (Xabier Vallina) 200€ irabazi ditu fikzio onenaren saria lortzeagatik. Hala ere, epaimahaiak 12 minutu (Ane Cuesta) film laburrari aipamen berezi bat egitea erabaki du.
Ikusleen saria, ordea, Ilunean Argia (Maria Garmendia) laburrak lortu du, eta 100€ irabazi ditu. Azkenik, aipatzekoa da Deia (Naia Aizpurua Garro) dokumentala izan dela bi sari lortu dituen ikus-entzunezko bakarra, dokumental eta argazki onenaren saria.
Sail ofizialean, Gorria (Maddi Barber) filmak irabazi Huhezinema saria, hau da, Euskarazko film onenarena, eta 800€ eraman ditu etxera. Komedia sari berriaren irabazlea Datsegit (Aitor Arruti) izan da (300€).
Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia sozialaren gaia egokien txertatzen dituen Before I Die (Iker Esteibarlanda) film laburrarentzat izan da (700€). Bukatzeko, ikusleen saria Dar-Dar film laburrak jaso du, eta 300€ eman zaizkio.
“Bi egun hauetan bizitako emozioa, adrenalina, urduritasuna eta poza nabaria izan da Aretxabaletako Arkupe aretoan. Zinemazale asko izan dugu gure artean, eta ikusgarria izan da jaialdiak hauengan sortu duen eragina, ikusleen arima pasioz eta zinearekiko grinez bustiz. Laburbilduz, martxoaren 17 eta 18an bizitako giroa paregabea izan da. Huhezinema 14. edizioko lan-taldea inoiz baino harroago sentitzen da.”
Datu guztiak Huhezinemak dauzka.



