IKUS-ENTZUN

Zinegin festibala egingo da Hazparnen

Azaroaren 27tik 30era, Zinegin festibalaren edizio berria egingo da Hazparnen. Hala, lau egunetan, askotariko lanak proiektatuko dira: film laburrak, luzeak, fikzioak eta dokumentalak. Zine jaialdia duela bi urte sortu zen.

Jaialdian ondoko filmak aurkeztuko dira: Hazparne 60-73; Haien gaztaroan, iragana agerian ; Sua; Nun da Popo ?; Génération des autonomistes basques; Ni nüzü; Blackie ta Kanuto; Xalbador, izana eta izena; Ateak zabalduz; Ataun of the dead; Joxean’s Hileben;  Baso Ahaztuak; eta, amaitzeko oraintsu estreinatutako Loreak.

Horrekin batera, bestelako jarduerak ere izango dira: ikastaro bat, bideo-poteoa eta KliKlap lehiaketako lanen proiekzioa, besteak beste.

Informazio gehiago: zinegin-festibala.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button