MUSIKA

Aire Ahizpak hirukotea, bihar Arriaga Antzokian

Bihar, martxoaren 1ean, Arriagako Gelatxoetan, Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpek osatutako Aire Ahizpak taldeak kantu ederrez osaturiko bere ikuskizuna eskainiko du, Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan.

Euskal kantu tradizionaletik edan duten hiru neska xarmagarri hauek “ume-umetatik bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dute euren aita Mixel Airerekin eta euren aitita Xalbador handiarekin”. Aire ahizpak abesti artean hazi dira, eta esperientzia zabala dute plaza askotatik pasatu baitira, batez ere Iparraldean. Ardurenean a capella abesten dute, baina inoiz musikarekin batera ere ematen dituzte kontzertuak, ohiko instrumentu tradizionalez lagundurik.

Aire Ahizpak, “tradizioak barneratzen diren ohiko forman musikarekiko maitasuna jaso duten hiru neska gaztek osatutako Urepeleko hirukotea da”. Gure kultura transmititzeko ahaleginetan ari diren euskal sortzaileei omenaldia eskaini nahi dien Bidexka diskoa argitaratu berri dute.
Omenaldi horretako kantuak entzungo dituzue Arriagako Antzokian, bihar, 20:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button