IKUS-ENTZUN

Donostiako Nosferatu programak “Boxcar Bertha” aurkeztuko du

Nosferatuk Boxcar Bertha (Martin Scorsese, 1972, AEB) filma pantailaratuko du, gaur, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etatik aurrera, Langile-klasea zineman zikloaren baitan. Emanaldia jatorrizko hizkuntzan izango da, ingelezez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Ben Reitman mediku eta idazleak 1937an idatzitako liburua du ardatz filmak. XIX mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortutako Hobohemia mugimenduaren ingurukoa eleberria da Boxcar Bertha. Hoboak langile arloteak ziren, eta AEBetako lurralde osoan zehar zabaldu ziren. Langileok kontrakultura edo kontragizarte baten antzekoa sortu zuten, haien arteko loturak estutuz, eta elkarri lagunduz.

Bada, Reitmanek eta Sorsesek Bertha Thompson emakumea hoboaren istorioa jaso zuten, nobelan eta pelikulak hurrenez hurren: prostituta, lapurra, eraldatzaiela, gizarte-langilea, iraultzailea… hori guztia izan zen Bertha, bai eta Bertha bezala AEBEtako errepideetan barrena ibili ziren milaka langile, txiro, baina bizizaleak.

Donostia Kulturaren arabera, “Boxcar Bertha Thompson Arkansasko gaztea da eta, Depresio Handian gurasoak galdu ostean, errepiderantz joko du. Bill Shelley lider sindikala ezagutuko du, eta gertakari baten ondoren, herrialde osoan barrena elkarrekin ihes egin beharko dute, trenbide-konpainiako langileek eta agintariek jazarrita”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button