IKUS-ENTZUN

Film Sozialak ekimenaren III. edizioa gaurtik aurrera

Gaurtik aurrera, Bilbon, Film Sozialak ekimenaren III. edizioko emanaldiak hasiko dira. Guztira, 18 film luze eta 44 film labur lehiatuko dira zortzi sarietako bat eskuratu ahal izateko.

Hala, gaur abiatuko da ekimena Bilboko FNAC aretoan, bertan pantailaratuko diren hiru film laburrekin. Ez da izango hau baina, filmekin gozatzeko egongo den toki bakarra. Barakaldoko Haladzipo Kultur Elkartean, Tartanga Institutuan, Alondegian eta batez ere Golem Zinemetan ere ikusi ahal izango dira programazio potoloa osatu duten lanak.

18 film luze eta 44 film labur ikusi ahalko dira guztira eta Giza-Eskubideak saria, emakume batek eginiko lanik onena saria, garapen jasangarria saria, genero berdintasuna saria, kulturartekotasuna saria, film luzerik eta laburrik onena saria, eta ikasleentzako saria banatuko dira lan berezien artean.

Interesa baduzue, hemen jakin ahal duzue zer eta noiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button