ESZENA

"Udagoieneko Ostera" kultur zirkuituaren 11.edizioa bihartik aurrera

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak hamaikagarren edizioa egingo du aurten. Sei herri bisitatuko ditu ekimenak (Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango, Zalla) abenduaren 30era bitartean, hamabi musika eta antzerki taldek hartuko dute parte, eta bost lan berri aurkeztuko dira kontzertuetan.
Goi-mailako ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da sei udalerrietan eta hala, ekimen honen bidez euskararen erabilera areagotu nahi dugu, izan ere, bizkaitarron kopuru nagusia euskara sustatzearen aldeko da" adierazi du Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak.

"Euskarazko kultur sorkuntza eskaintzea, punta-puntako gainera, hizkuntz honen presentzia urria den eremuetan agertzea eta suspertzea eta euskararen erabileran eragitea eta aritzea hizkuntza sustatzeko dira besteak beste, ekimen honen helburuak", esan du Jasone Mendizabal Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendariak.

Euskara izango da ardatza bihartik aurrerako hitzordu guztietan. Bihar Galdakaon da lehen zita Aukeran dantza konpainiaren Gernika ikuskizunarekin.
Larunbatean izango da segida Oskorriren proiektu berriarekin. Mungiako Olalde Aretoan egingo dute emanaldian, Oskorri modu bikoitzean azalduko da eszenatokian, Kontzertua eta Dantzaldia Baztango Dantzariekin. Taldearen kantu enblematikoen eta ezagunenak entzungo dira eta hamalau dantza berri dantzatuko dira.
Hauen ostean Gorringo taldearen Xabinator ikuskizuna etorriko da, eta Gatibu, Sei Urte, Split 77 eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button