IKUS-ENTZUN

Indiako emakumearen erretratu zinematografikoa

Satyajit Ray zuzendaria indiarraren gaineko zikloa atondu dute hil honetan Nafarroako Filmotekan. Asteazkenero film bat programatu dute bertan.

Nafarroako Filmotekak zuzendariari buruzko oso datu interesgarriak eman ditu modu honetan:  “Ray zuzendariak 37 film zuzendu zituen. Zinearen sormenean erakutsi zuen parte hartzea ez-ohikoa zen eta bere pelikulen espresio pertsonala gutxitan ikusten zen zinean.  Zuzendu, gidoiak idatzi, musika partiturak konposatu, argazkigintzaz arduratzen zen eta baita aktoreen kontratazioan ere. Zinegilea izateaz gain, idazlea, editorea, ilustratzailea, diseinatzaile grafiakoa eta zine kritikaria zen. Hainbat zine sari garrantzitsu jaso zituen bere ibilbide ospetsuan zehar. 1992an ohorezko Oscar bat jaso zuen zendu aurretik”.

Kritikarien arabera emakume hinduaren erretratu zinematografiko onenena egin du zuzendari horrek. 1964an Rayk Charulata egin zuen, garai honetako gailurra. Garai horretako beste pelikula batzuk Teen Kanya (hiru ahizpak, 1961), Abhijan (espedizioa, 1962), Mahanagar (Hiri handia, 1963), Kapurush (Beldurtia, 1965) eta Mahapurush (Saindua, 1965) dira.
Garai horretakoak dira Nafarroako Filmoteka orain aurkezten ari den lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button