ARTEA

“BALA Bilboko Arte Liburu Azoka” gaur hasiko da

Gaur, hilak 14, BALA Bilboko Arte Liburu Azoka hasiko da, Bidebarrieta kalean; hain zuzen, 11:00etan, liburuen erakusketa eta liburu-denda inauguratuko dira. Arratsaldean, halaber, proiekzio bat izango da, 17:00etan, Gary Hustwit-en Helvetica filma. Azkenik, 18:00etan, Bartzelonako Fanzinoteca Ambulant-ek La Fanzinoteca aurkeztuko du.

Hala, igandera bitarte, makina bat ekitaldi izango dira; esaterako, ostiralean, hiru lan aurkeztuko dira: 18:00etan, Ez dut gogoratzen (Ixone Ormaetxea, Bilbo); 19:00etan, B to B (Brenda moreno, Mexiko) eta Fanzine feminista (Estibaliz Sádaba, Bilbo). Gau partean, 21:00etan, DJ Makala arituko da bi orduz.

Larunbatean, 11:30etik 13:30etara, Euskal Irudigileen VIII. Topaketak egingo dira. Egun berean, 10:00etatik aurrera, Madrilgo La Familia Plomezek kartelismo tipografikoari buruzko tailerra zuzenduko du.

Igandean, Aran Santamaria zumaiarrak haurrentzako tailerra zuzenduko du, 11:00etan: Liburu berria. Egun berean, 11:30ean, Bartzelonako Sandra Machek eta Irma Marcok performancea egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button