BESTELAKOAK

Palestinarraren errealitatea hurbilago "Welcome" erakusketari esker

Palestinara heltzean Welcome to Palestine da entzuten den ongi etorriaren lehenengo esaldia. Herri palestinarra suntsitu duen erregimen sionista totalitario baten 60 urteko okupazioak ez du autodeterminazioaren eta onarpenaren alde borrokatzen duen herri baten harrotasuna isildu, nahiz eta nazioarteko erakunde eta gobernuek beste alde batera begiratu.

Erakusketa 14 panel osatzen dute; horietan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak daude. Erakusketa honen bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi Palestinar Kultura Zentroak herri palestinarraren errealitatea
hurbildu nahi diete Bizkaiko herritarrei; 1948. urtetik okupazio militar bati eutsi eta bizitza duin bat izaten saiatzen den herri baten errealitatea, alegia.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button