ARTEA

“Ikusteko moduak. John Berger gogoan” argazki erakusketa inauguratu dute Zarautzen

Ikusteko moduak. John Berger gogoan izenburuko argazki-erakusketa inauguratu berri du f8 taldeak Zarauzko Photomuseum zentroan; zabalik izango dago otsailaren 11ra bitarte.

Ondoko argazkilarien 14 irudi bildu dira erakusketan: Roberto Botija (Bilbo, 1953), Gorka Salmerón Murgiondo (Legazpi, 1969), Moncho Trullos (Errenteria, 1959), Angel Ispizua (Bilbo, 1956), Jesus Maria Zabalza (Donostia, 1960) eta Jose Ronco (Rágama, 1959).

Mikel Iriondo Estetika eta Arte Teoriako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ikusteko moduak. John Berger gogoan erakusketaren aurkezpen-testuaren egilea da. Iriondoren arabera, “John Berger maisuaren hitzetan, argazki oro giza hautu bat da, argazkilariak egoera jakin batean egiten duen hautua, hark erabakitzen baitu dena delako hura argazki batean erregistratzea merezi duela”.

Hala, erakusketan askotariko argazkiak bildu dira: jende anonimoa, turistak, argazkilarien aurpegi zehatzak, erretratatuak, zeruak eta hodeiak, industria-guneak…

“Argazki hauek guztiek zenbait uneren irudiak finkatzen dituzte, gure bizitza-esperientziari galdetzen diote eta, ikusleak garen aldetik, behartu egin gaituzte bi alderdi horiek erlazionatu ditzagun, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bihur ditzagun. Gauzen, denboraren jarraitutasunari erauzitako zer bat da argazkia, eta erauzitako horren isiltasunak bidea ematen dio interpretazioari: bilaketa, hausnarketa eragiten duen horrek beste ezerk ezin du gure ulerbidea zabaldu ahal”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button