BERTSOTAN

Aitor Arrutia onena Enkarterri-Ezkerraldeako finalean

Aitor Arrutiak jantzi du azken finalaren txapela Aitziber Bengoetxearekin buruz burukoa jokatu ostean. 100 lagun inguru elkartu ziren Zallako Zine Antzokian Enkarterri-Ezkerraldeako finalean, Aitor Arrutia, Aitziber Bengoetxea, Ander Ucelay, Idoia Anzorandia, Ion Barrocal eta Nuria Cortada  bertsolariei entzuteko.

Enkarterri-Ezkerraldeako finala jokatu aurretik kanporaketa bi jokatu dira. Trapagaranen jokatu zen lehenengo kanporaketatik Nuria Cortada eta Aitor Arrutia dira finalera; Santurtziko bigarren kanporaketatik, Aitziber Bengoetxea, Ander Ucelay, Idoia Anzorandia eta Ion Barrocal.

Enkarterri-Ezkerraldeko finalarekin amaitu dira Bizkaiko eskualdeetako txapelketak, eta Bizkaikorako behin-behineko sailkapeneko lehen bost postuetan Oihana Bartra Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar, Xabier Enbeita eta Igor Meñika daude.
Bigarren izen emate epea amaitzen denean argitaratuko da behin betiko zerrenda.

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketei buruzko informazio gehiago www.bertsozale.com/bizkaikotxapelketa webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button