LITERATURA

Iban Zalduaren lan berria kalean da

Iban Zalduaren azken lana argitaratu du Elkar argitaletxeak eta dagoeneko liburu dendetan eskuratu dezakezue. “Ipuina engainua da” izenburupean, Zalduak ipuin-bilduma berri bat eskaintzen dio irakurleari.

Iban Zaldua (Donostia, 1966) euskal ipuingintzaren erreferentea da eta azken lan honetan, bi berezitasun azpimarratu daitezke. Batetik, aurreko lanarekin alderatuz, bilduma potoloagoa bada ere, ipuin kopuru gutxiagorekin dator. Hamazazpi ipuin aurki ditzake lan honetan irakurleak, ohikoak baino luzeagoak. Ipuinaren muina galtzen ez badute ere, esan daiteke eleberri laburren neurritik gehiago dituztela.

Gaiei dagokionez, bestetik, askotariko unibertsoa lantzen digu idazle donostiarrak. Hala, bikote arazoak direla, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, fantasiaz zipriztindutako zenbait kontu, zientzi fikzioa, sare sozialen jardueren parodia, pop musikaren mundua, metaliteratura eta ipuinari buruzko teoriak, edota gizarte-kritika gaiak ere badute ipuinek (eskola segregazioa, armagintza…).

Iban Zaldua idazlea, Historialaria ere bada. Bere idazle izaera horretan, Zaldua euskal ipuingintzaren aldarrikatzailea dela esan daiteke. Bere lanen artean aurkituko ditugu “Gezurrak, gezurrak, gezurrak” (2000), “La isla de los antropólogos” (2002) edota “Etorkizuna” (2005 Euskal Literatura saria). Bi eleberriren egilea ere bada: “Si Sabino viviría” (2005) eta “Euskaldun Guztion Aberria” (2008). Saakeren artean aipatu, Euskadi Saria irabazi zueneko “Ese idioma raro y poderoso” (2012).

Informazio gehiagorako Elkar argitaletxearen webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button