IKUS-ENTZUN

“Kauwboy” proiektatuko da FAS zineklubean

Boudewijn Koole zinegile holandarrak, 2012an estreinatutako Kauwboy filma aurkeztuko da, gaur, otsailak 11, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean, FAS zineklubaren egitarauaren baitan.

Horrekin batera, Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren Democracia (2013) film laburra ikusteko parada ere izango da; Cobeagak berak aurkeztuko du emanaldia.

Kauwboy filmak honakoa kontatzen du: “Jojok 10 urte ditu, eta aitarekin bizi da. Lan kontuengatik ia beti kanpoan dago haren aita. Bestalde, Jojok dioenez, bere ama country abeslaria da; ez du ia ezagutzen, kanpoan dagoelako beti, AEBetan, biran. Aitak asko maite du mutikoa, baina emaztearen faltak arranguraz betetzen du, eta zailtasunak ditu semearengana sentitzen duen maitasun hori adierazteko. Semeak, berriz, aitak eta amak utzitako hutsunea betetzeko modua bilatuko du etengabe”.

Filmak Discovery Europako Zine saria jaso zuen 2012an, eta pelikula sinplea eta apala izan arren, konplexua ere bada; gozoa eta era berean, krudela. Antzezlan bikainekin jantzitako haurtzaroaren potreta interesgarria da.

Cobeagaren Democracia film laburrak, berriz, enpresa bateko kudeatzailearen istorioa biltzen du: gerenteak plan ausarta proposatuko du enpresako langileak adoretzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button