LITERATURA

“Gutun Zuria Bilbao” apirilera bitartean

Gaurtik hasita eta apirilaren 1era arte, Gutun Zuria Bilbao jaialdia ospatuko da Azkuna Zentroan, Idatzi/Editatu/Irakurri izenburupean,

Jaialdiak “literatura asmatzeko, ekoizteko, banatzeko, komunikatzeko eta kontsumitzeko modu berriak” islatu ditu, eta horretarako literatura garaikideko erreferenteak bilduko ditu, hala nola Manuel Rivas, Gonçalo M. Tavares, Juan Pablo Villalobos edo Elvira Navarro; egungo narratibako ahots berriak, hala nola, Pol Guasch, Munir Hachemi, Leire Bilbao edo Sara Torres; euskal literaturaren panorama berria irudikatzen duten Katixa Agirre eta Eider Rodriguez bezalako egileak; eta idazketa antropologiatik, filosofiatik, psikologiatik edo interpretaziotik jorratzen duten sortzaile heterogeneoak, hala nola Iñigo Martinez Peña, Jon Gerediaga edo Bob Pop.

Jardunaldi horietan elkarrizketak izango dira, eta idazketari edota irakurketari musika eta mugimenduko irudia gehituko zaizkie, literatur esperientzia berriak proposatuz. Adibidez, Iban Zaldua idazlearen eta Miren Narbaiza abeslariaren arteko topaketa musikatua antolatu da, edo Abraham Bobaren ikus-entzunezko ikuskizuna. Eta idazleekin egingo diren elkarrizketez gain, eztabaidak, tailer artistikoak, eskola publikoarekin egindako topaketak edo narratibarekin lotutako argitalpen-aurkezpenak izango dira.

Gaur, lehen egunean, Anjel Lertxundik irekiko du jaialdia, Adan Kovacsics idazle txiletarrararekin izango duen elkarrizketa baten bidez.

“Gutun Zurian hitzak liburuetako orrialdeen muga gainditzen du eta beste diziplina artistiko guztiekin hitz egiten du. Artistek artearen aukera narratiboak ezagutzeko egiten dituzten tailerrekin, soinua eta hitza uztartzen dituzten kontzertuekin, argitaletxe independenteen eta ekoizpen literarioko agenteen topaketekin… Autoreen konplizitatetik sortzen diren esperientziak, balioa ematen dutenak eta aberasten dutenak. Jaialdia erdigune osoan egiten da: Auditoriotik Mediateka BBKra, Atriora edo Lantegira. Ideien Laborategia: goizeko, arratsaldeko eta gaueko programazioarekin.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button