
Charo Garaigorta eta Susana Talayero artistek Band In A Box izenburuko ikus-entzunezko lana aurkeztuko dute gaur, apirilak 26, Bilboko Anti- liburudendan, 20:30ean.
Gernikako bonbardaketa ardatz duen diziplina anitzeko lan prozesua biltzen du proiekt honek. Hala, egitasmo horren baitan performance bat ere egin zuten iaz Gasteizko Aritum zentro eta museoan Museoen Nazioarteko Egunaren harira: “Pertsona multzo bat lantegi batzuetan elkartu zen, bakoitza bere egoera bereziarekin, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko”.
Ikus-entzunezkoak pertsona horien arteko lan prozesua jasotzen du eta nola, apurka, taldea sortu zen. Lagun horiek hamar astez batu ziren Artiumen. Egitasmoa Artiumeko Proceso de Producción eta Gasteizko Hospital de día de adicciones-en arteko elkarlana izan da.



