IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Silver Film jaialdiaren II. edizioa

Silver Film jaialdiaren II. edizioa gaur hasi eta martxoaren 16ra bitartean luzatuko da. Silver Film Festival 55 urtetik gorako pertsonei eskainitako Euskadiko lehen zinema jaialdia da, eta EDE Fundazioaren eta TU & YO ikus-entzunezko produkzio-etxearen arteko ekimena da.

“Adinekoak ez dira zerbitzuak kontsumitu eta zainketak behar dituzten pertsonen taldeak. Subjektu aktiboak, heterogeneoak, jarduera-sortzaileak eta ideia-sortzaileak dira. Jakin badakite zer nahi duten eta zer behar duten, eta gizartean dituzten lekua nahiz begirunea eskatzeko prest daude. Ekarpenak egin nahi dituzte, Agerpen handia izan nahi dute instituzioek eta herritarren ekimenek sortutako eremuetan.”

Aurtengo edizioak edadismoarekin eta bizitza berri deritzonarekin lotutako alderdiak jorratuko ditu. Egunotan zinema eta beste kultur jarduera osagarri batzuk uztartuko dira pertsonen bizitzaren bigarren erdiarekin lotutako gaiei helduta.
Diogun moduan, gaur abiatuko da bi jardunaldirekin, eta asteazkenean, Campos Eliseos Antzokian, inaugurazio gala egingo da, Orgullo vieja, bakarrizketak egin nahi dituen emakume talde baten gainditze-istorioaren estreinatzearekin batera.

Silver Film jaialdiak programazio zabala izango du, eta aurtengo edizioko jarduerak Elkano kaleko Louise Michel liburu-denda, Bilborock, Campos Elíseos antzokia, Azkunako Golem Alhóndiga zine-aretoak eta Guggenheim museoan gauzatuko dira.

Ekimenak film luzeak, film laburrak, fikzioa, dokumentalak, telesailak, estreinaldiak, eta atzera begirakoak eskainiko ditu, bai eta mahai-inguruak, topaketak, hitzaldiak, bakarrizketak, belaunaldien arteko saioak, liburuen aurkezpenak edo dantza garaikidea ere.

Zinemaldiak bere bigarren ediziorako prestatu duen programazio guztia hemen kontsultatu ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button