IKUS-ENTZUN

“Gauez, Andrazkoak Dantzari” dokumentala Elorrion

Isabelle Lavigne zinegileak zuzenduriko Gauez, Andrazkoak Dantzari (2010, Kanada) dokumentala proiektatuko dute gaur, irailak 13, Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hilean Behin izeneko zikloaren baitan. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Emanaldia arabieraz izango da gaztelaniazko azpitituluekin.

Pelikulak Kairoko familia baten istorioa kontatzen du. Bertan dantzan aritzea artea da eta dantza antzina-antzinatik amengandik

alabengana ezagutarazten den klan baten istorioa da. Dokumentalean familiaren liskarrak agertu dira bizitza hobe bat bilatzen duten artean.

Hainbat jaialditan parte hartu du eta sariak ere irabazi ditu. Esate baterako, Bartzelonako DocsBarcelona jaialdian film onenaren saria jaso zuen eta AEBetako Camden Int. Film Festival jaialdian, berriz, epaimahaiaren sari berezia.

Hil honetan, gainera, bigarren emanaldi bat izango da irailaren 20an: Jennifer Foxek zuzenduriko Nire Berraragiztapena (2010, AEB, Holanda, Alemania, Suitza eta Italia). Proiekzioa ingeles, italieraz eta tibeteraz izango da gaztelaniazko azpitituluekin.

Honatx bigarren film horren sinopsia: “Chögyal Namkhai Norbu dugu aita, ospedun espiritualitate irakasle tibetarra, 1959tik Italian erbesteratua. Semea Yeshi da, aitaren osaba -Txinak Tibet inbaditu zuenean hil zen buruzagi espirituala- zenaren berraragiztapena izateagatik ezaguna baina oinordekotza horrekin zerikusirik eduki nahi ez duela konbentzitua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button