MUSIKA

Bilboko Aste Nagusirako kontzertuak

Bilboko Aste Nagusian, era guztietakoak eta adin guztietako jendearentzat, 100 musika-emanaldi baino gehiago eskainiko dira dohainik, eta horretarako zortzi agertoki muntatuko dira, eta bertatik, Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, El Drogas, Bulego, Dani Fernandez, Ana Mena eta En Tol Sarmiento (ETS) pasatuko dira, besteak beste.

Talde horiek dira Bilboko Udalak 2022ko Aste Nagusirako baieztatu dituen lehenengoak. Aurreneko kontzertua jaietako lehenengo zapatuan, abuztuaren 20an, egingo da Abandoibarran. Mikel Urdangarin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango dira protagonistak, 100/25 BOS-Mikel Urdangarin izeneko proiektuarekin.
Astelehenean, abuztuaren 22an, leku eta ordu berean, El Drogas arituko da, eta Barrikada taldearen 40. urteurrena gomutatzeko, talde nafarraren abestiekin osatutako errepertorioa interpretatuko du. Abuztuaren 25ean, Bulego talde euskaldunak joko du. Eta hurrengo egunean, En Tol Sarmiento (ETS) Europa Parkean arituko da. Arabako Errioxako boskoteak jendea berotuko du ska dibertigarri eta dantzazaleari esker.

Gaur egungo taldeak egongo dira, askotariko estiloak dituztenak, baina musika klasikoa eta bilbainada tipikoak ere, besteak beste, ez dira faltako. Gainera, kontzertu guztiak doakoak izango dira eta musika-estilo bakoitzak, urtero bezala, bere espazioa eta kokapena izango ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button