ARTEA

Naturaren formak arkitekturarekin antzeratzen dituen erakusketa, Donostiako Arteko galerian

Scintillant; De Architectura Naturae izenburupean, Jaime de los Rios artista donostiarrak bere azken obra jarri du ikusgai Donostiako Arteko galerian. Haizearen erritmora dabiltzan laurehun ispiluz osatutako arkitektura iragankor bat gauzatzen duen instalazioa da, eta datorren abenduaren 7ra arte bisitatu ahalko da.

Mugak, Euskadiko II. Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan aurkeztutako obra da, artistak jada ikertua eta landua duen arkitekturaren baitan, naturaren formak antzeratzen dituen “arkitektura biomimetikoaren” beste pausu baten inguruan diharduena. “Artistaren zereginak begiratzearen inguruan eraiki dira, gero matematika baliatuz, ikusitakoa mugimenduaren Artera lekualdatzeko”, azaldu dute erakusketako arduradunek.

Jorge Luis Borges-en Tlön, Uqbar, Orbis Tertius fikziozko ipuina da Jaime de los Rios artistaren inspirazio iturri: materia desagerrarazi egiten du artistak bere arkitektura iragankorretatik,“substantiborik gabeko idealismo baten alde”.

Jaime de los Riosek instalazioen eta “pintura algoritmikoaren” bidezko ikerketa artistikoan lan egiten du eta, “zientzia sistemikoaren” elkarguneari jartzen dio arreta, bereziki  mekanismo, erritmo eta patroi naturalei dagokienez. “Bere lanak giza nahien eta arlo politikoaren arteko espazioari dagozkio, portaeraren arteko harremanaren topaketa bilatuz. Naturala eta konputazionala.”

Azken urteotan, inplikazioak aztertu ditu: “batez bestekoaren, zibernetikaren eta giza eta makinaren arteko harremana”. Arkitekturako softwarea eta hardwarea garatzen eta ezartzen aditua da, eta artearen eta teknologiaren arteko hibridazio proiektu ugariren zuzendaria ere. Bere obrak ikusgai egon dira hainbar arte galeria ospetsu eta ezagunetan, esaterako, Victoria & Albert Museoan, Los Angeles Center for Digital Art o el MUSAC museoan;  eta Atenas,New York, Wroclaw, Paris, Tallin edo Bartzelona bisitatu dituzte bere zenbait obrek. Gaur egun LVESM bere lana dauka ikusgai, Taiwango Dong Galleryn, 95 metroko pantaila erraldoi batean.

Jaime de los Rios artistaren obraren gaineko informazio gehiago duzue, arteklab web atarian (ingelesez)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button