ARTEA

Arte Gaztearen Topaketetan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Gazteriaren Institutuak zabalik du 2021eko Arte Gaztearen Topaketetan izena emateko epea.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) ireki du Gazte Artearen XXXVII. topaketetan izena emateko epea, eta 14 eta 30 urte bitarteko artistek parte hartu ahal izango dute, banaka edo taldeka, ekainaren 13ra arte.
2021eko edizioak aukera ematen du arte eszenikoak eta musikak, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, diseinua eta literatura modalitateetan izena emateko.

Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeei zuzentzen zaie hau. Artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.  Gehienez hamar proposamen hautatuko dira edozein estilo eta formatutakoak.

Ekainaren 13 arte bidali ahalko dira proposamenok hona encuentros@navarra.es

Argibide gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button