BESTELAKOAK

Nafarroan “batBIRAlau” kultur zirkuitua

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak batBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren laugarren edizioa antolatu du. Zirkuitua maiatzaren 21ean hasi eta ekainaren 12an amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko lau ikuskizun eramango ditu Leitza, Etxarri Aranatz, Bera eta Agoitzera.

Topaguneak antolaturiko zirkuituek aukera paregabea eskaintzen dute ekimenen eremu geografikoa zabaldu eta jende gehiagorengana iristeko. Horren adibide dira Film Laburren Zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota eta hari lotutako formatu txikiko eskualde zirkuituak.
Horien haritik, Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur-proposamena da batBIRAlau, aurten laugarrenez gauzatzen dena. Kalitate goreneko lau kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarria eskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan.

Hala, maiatzaren 21ean, larunbata, 20:00etan, Leitzako Zineman, Txalo produkzioak sorturiko Baginaren Bakarrizketak lana ikusteko parada izango da. Ekainaren 3an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean, Sorkunen emanaldi akustikoa izango da. Ekainaren 4an, larunbata, 22:00etan Berako Kultur Etxean, Gose taldeak kontzertua eskainiko du, eta ekainaren 12an, igandea, 19:00etan, Agoizko Kultur Etxean, Ruper Ordorikak bere kontzertua burutuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button