MUSIKA

Gaur “Abendua Arestiz” izeneko kontzertua Arriagan

Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela 50 urte bete dira Aurten. Bere figura omentzeko, eta bere urteurren hori behar bezala ospatzeko, Euskaltzaindiak egitarau zabala antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrarekin, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean.

Hainbat ekimen bideratu dira urte honetan. Ekainean, Bilboko Txistularien Bandaren kontzertu bat izan zen eta horren ostean jardunaldiak, liburu-aurkezpenak eta bestelako musika-emanaldiak antolatu dira.
Adibidez, joan den astean, abenduaren 4an, BBK Aretoan, Joxan Goikoetxea musikariak sorturiko Gabriel Aresti Mug(H)arri saioaz gozatzeko aukera egon zen. Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatu du Goikoetxeak lan honekin.

Bigarren kontzertua, Abendua Arestiz izenekoa, gaur, abenduaren 10ean izango da, Arriaga Antzokian, 19:30ean. Bilboko Koral Elkarteko gazte-abesbatza (Euskeria Abesbatza) buru duen ikuskizun honetan, poetari eta haren testuinguruari buruzko hurbilpen berritua eskaintzen da. Rafa Rueda eta beste artista batzuk abesbatzarako moldaketa garaikideak egiteaz arduratu dira, Jon Maiaren bertsolariarekin batera,
“Musika eta hitza elkarri lotuz, ibilbide bat eraiki da, Arestiren poesia belaunaldi berrien aurrean biziberritzeko, gure lurraldean oraindik ere indarrean dagoen legatu bat goresten duen soinu-esperientzia bizi eta hurbil bat eskainiz.”

Arratsaldeko kontzertuan euskal kantutegiko abesti ugari interpretatuko dira, tartean, Arestik berak idatzitako batzuk, eta Rafa Rueda musikariak Arestiren hitzekin borobildutakoak joko ditu.

Show More

Related Articles

Back to top button