IKUS-ENTZUN

Zabalik dago Laburbiran lanak aurkezteko epea

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren XXIII.edizioa martxoaren 1etik 29ra arte egingo da. Zabalik dago Laburbirara lanak aurkezteko epea eta urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik.

Laburbira film laburren zirkuitu ibiltaria da, eta euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei. Bere helburuak euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Parte hartu nahi baduzu, adi! 2025ean film laburren bat ekoitzi duzu? 25 minutu baino gutxiago irauten du? Areto desberdinetan proiektatzea gustatuko litzaizuke? Hau da zure aukera!

Hautatutako filmetako zuzendariek 1.000 eurotako ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzeagatik, eta solasaldi bakoitzera aurkezpena egitera gerturatzeagatik, beste 100 euro.

Aukeratutako film laburren bilduma herriz-herri ikusgai egongo da martxoaren 1etik 29ra bitartean Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburutan.

Parte hartu nahi baduzu, hona hemen betebeharrekoak.

Show More

Related Articles

Back to top button